XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIBURU HONEN EDUKINA Liburu honetako informazioa, 1986/87ko ikaskurtean indarrean zeuden hezkuntz mailen eta irakaskuntzen arabera ordenatuak aurkezten dira.

Lurraldeen ikuspegitik begiratuta, berriz, Komunitate Autonomoaren multzorako, Lurralde Historikoka, Eskualdeka eta Udalerrika taldekatuta aurkezten dira.

1. Kapitulua liburuaren laburpen orokor bat da eta hezkuntz maila guztietako goimailako irakaskuntza ere barne ikasleen, pertsonal irakaslearen eta ez-irakaslearen datuak barne-hartzen ditu.

2. Kapituluak unibersitate-aurreko ikastetxe, ikasle eta pertsonal irakaslearen datuak jasotzen ditu, udalerrika bilduta.

3. Kapituluan unibertsitate-aurreko mailetako pertsonal irakaslearen aldagai sozio-akademikoei buruzko informazioa eskaintzen da.

Eskolaurreko Irakaskuntzari, Oinarrizko Hezkuntza Orokorrari, O.H.O.ko ikastetxeetako Hezkuntza Bereziari eta Helduen Hezkuntza Iraunkorrari buruzko datuak laugarren kapituluan garatzen dira.

1985/86ko ikasturtean O.H.O.ko unitatetan integratutako ikasleen hezkuntza berezia ezarri zen.

Kapitulu honetan, ondorio estatistikoetarako O.H.O.ko ikaslegotzat ematen den hezkuntza bereziko modalitate horretako ikaslegoari dagokion taula bat sartzen da.

5, 6 eta 7. kapituluak Irakaskuntza Ertainei dedikatuak daude.

Horietako lehena Batxilergo Bateratu Balioanitzari eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturteari dagokie.

Bigarrena Lanbide Heziketari dagokio eta hirugarrena, Irakaskuntza Ertainen Erreforma den modalitate berriari.

Azken irakaskuntz mota honetako ikaslegoarentzat gainerako irakaskuntza ertainetako ikasleentzako emandako informazio bera eskaintzen da.

Era berean, eta aurreko argitalpen estatistikoekin konparazioak egitearren, bi motatan taldekatu da Irakaskuntza Ertainen Erreformako ikaslegoa: (...).